AZERI DANTZA 2024

2024/02/20

Primeran aritu ziren gure 4.dbh-ko neska-mutilak. Zorionak!

   

POESIA TAILERRA

Gaur "ostegun gizena", otsailaren 8a,  Itxaro Borda idazlearekin poesia tailler bat izan dugu gure institutuan Batxillergoko poesia zale ikasle batzuk. Plazer bat izan da topaketa.

 

DONOSTIKO IRTEERA

2024/01/30

Lehengo egunean Geografiako ikasleak Donostiara joan ziren  portuaren garrantzia eta bilakaera ezagutzeko, eta arrantza aparailuetan eta itsas merkataritzako jardueran gertatu diren aldaketak ezagutzeko. Bide batez Urgull mendiko ondare historikoa ere bisitatu genuen. Egun emankorra izen genuen!

 

 

IRTEERA EITB DBH3 BIDEO TAILERRA

2024/01/24

Aurreko ostiralean 3. DBHko Bideo Tailerreko ikasleak EITBko estudiotan egon ziren. Hango instalazioak ezagutu eta "Atrápame si puedes" lehiaketaren grabaketa ikusten egon ziren ere.

      

LABORATORIUM MUSEOA

Batxilergoko hainbat ikasle Laboratorium museoan eta Bergarako eraikuntza deigarrietan ibili dira, Euskal Herriko zientziaren sorlekua kokatu eta kultura zientifikoaz jabetzeko.

   

 

ITURMENDI KOBAZULOA

Azaroaren 22an batxilergoko geografiako ikasleak Iturmendi kobazuloan egon ginen. Gainera inguruko paisaia karstikoaren eredu bikainak ikusteko aukera izan genuen Felix Ugarte espeleologia taldekoen azalpenekin.

        

 

IRUNGO HARRERA SAREA

Azaroaren 20an, Batxillergoko lehen mailako ikasleek Irungo Harrera Sarekoekin izan zuten topaketa bat: Gurutze Gorriaren aterpea, Arropategia, San Juan Plaza eta Irun-Hendaiako mugan izan ziren migranteen gorabeherak bertatik bertara ezagutuz.

     

SARRIONANDIA

Azaroaren 17an, Batxillergoko bigarren mailako ikasleek eta lehen mailako Literatura Unibertsalekoek Joseba Sarrionandiarekin  topaketa bat izan zuten gure Institutuan Hernaniko Liburutegiarekin lankidetzan.

 

BIDASOA 2018-2013

Azaroaren 16an Batxillergoko lehen eta bigarren maila ikasle guztiek "Bidasoa 2018-2023" dokumentala ikusi zuten Hernaniko Biteri Kultur Etxean Bidasoa eskualdeko migranteen errealitateaz jabetzeko.

GEOLOGIA

Ikastetxean ikasitako geologia edukiak eta Euskal Herriko geologiaren garrantzia baloratzeko asmoarekin, 1.batxiko ikasleek Luberri geologia museora eta Arditurriko meategietara egin dute bisita.

         

 

KOMIKIAK

Hernani BHI-ko DBH2ko ikasleek Hernanikomik programaren barruan antolatutako Komiki tailerrean hartu dute parte, Ainara Azpiazu "Axpi" komikilari eta ilustratzailearen gidaritzapean.

Zientzia astea

Zientzia astearen argazki geologiko lehiaketan parte hartu dugu eta Hernani BHIra bi sari ekarri ditugu. 1.Batilergoko ikasleen artean bigarren saria Leire Perezek lortu du eta hirugarren saria Iaria Mugikak. Zorionak artistak!!

 

Kirol egokitua
Leire Troitiño kirolaria izan dugu ikastetxean. Bere bizipenak eta  esperientzia kontatzeaz gain, kirol egokitua eta kirol inklusiboa zer den hobeto ezagutzeko eta ulertzeko aukera eskeini digu. 
Olinpiadetako ametsa egi bihur dadin opa dizugu Leireri, eta bide batez, baita Beñati ere. Zorte on!

POESIA

Irailaren 27an, "Hitz Andana" kultur ekitaldiaren barnean, 2. Batxilergoko ikasle batzuek parte hartu zuten Biterin kultur etxean poesia errezitaldi batean hainbat poeta ezagunen artean.