STARTINNOVA (2022-2023)

STARTINNOVAKO FINALERA GOAZ!

Lehiaketan Sweet dreams taldea 5. potuan sailkatu da eta otsailak 24ean, ostirala, finalean beren proiektua defendatuko dute. Ideia aplikazio bat izan da: interes komunak dituzten pertsonak elkar ezagutzeko aukera eskaintzen duena.

Finalera lehen 5 taldeak sailkatzen dira eta azken notaren erdia, finaleko aurkezpenaren balorazioa izaten da. Beraz, asko dago jokoan.

Beste 3 taldeek ere oso lan onak egin dituzte. Sailkapenean 20. 28. eta 65. postuetan sailkatu dira, 183 taldeek parte hartu dutelarik.

Mila esker egindako lanengatik!

 

 

ZORIONAK!!!!!!!!

______________________________

 

2021-2022

4DBHko Plastikako ikasleak eta Batxilergoko 2EAT-ko ikasleak San Telmo Museoa bisitatu dute aste honetan. Euskal Herriko ondare artistikoa ezagutu eta horren inguruan sormen lan bat gauzatu dute.
 
 
 
_____________________________________________
 
 

 

Gure bi ikaslek Iraia Miranda Etxaniz, eta Aiane Zubeldia Esteban ( DBH-2) estatu mailako Ciencia Clip lehiaketan, EHU-ko kultura zientifikoko katedrak ekimena bultzatuak, finalistak izan direla. Aipatzekoa da lorpen hau ikusirik zenbat lehiakide izan dituzten erronka honetan. Lehiaketa oinarri zientifikoa duten bideoen aurkezpenean gauzatu da.

ZORIONAK!!!!!!!

Bideoaren lotura: 

http://cienciaclip.naukas.com/eu/video/kristalak-sortzen/

______________________________________________

 

TXERTOA

 

Hernani BHIko 3D inprimagailuak gaur egungo egoeran osasun-langileentzat hain

beharrezkoak diren babes-biserak egiten lanean jarri ditugu.

_____________________________________________

URRUZUNO LITERATURA-EKIMENAREN AURTENGO EDIZIOAN, GURE IKASLE  MAIDER ZUGASTIK JASO DU SARIA.

BEJONDEIZULA!!

________________________________________

 

2020-21 ikasturtean Hernani BHIko 2. batxilergoko ARTEko ikasleek egindako bideoa.

_________________________________________________________________________

Etorri da Udaberria eta berarekin batera txorien kantuak. Zi Gelako ikasleok txoritxoen habiak egiteko egurrezko etxetxoak egin ditugu gure tailerrean. Mozten, lijatzen, itsasten, margotzen eta barnizatzen aritu gara eta grafitiekin apaindu ditugu. 
 
Bazenekien zuhaitz zaharretako enborretako zuloetan egiten dituztela txoriek kabiak ? Bazenekien xaguxarrek ere lo egiten dutela zulo hauetan?
Gure mendietako zuhaitz zahar asko moztu egin ditugu eta ondorioz txoriek geroz eta zailtasun gehiago dute kabia egiteko toki aproposa bilatzeko. Hortan lagunduko diegulakoan egin ditugu etxetxo hauek. Ea gurera etortzera animatzen diren.
 
Gustoko izatea espero dugu!
________________________________________________

Startinnovako finalaren artikulua. Bertan online ikusi daiteke, grabatua, osorik. KID3-ren defentsa 2 ordu eta 30 minutuan dago eta sariaren banaketaren azken bi finalistak azken 5 minututan.

https://www.diariovasco.com/startinnova/idea-tesoro-20210227202912-nt.html

ZORIONAK!!!!!

___________________________________________

Santa Ageda (DBH 1)

_________________________________________

ZORIONAK!!!!

_____________________________________

 

“Urruzunotarrak gehituz” literatura-ekimenaren aurtengo edizioan, gure ikasle  GARAZI URDANGARINek jaso du saria Poesia A atalean

Bejondeizula!!

 

_______________________________________________________________________

 

2019-20 ikasturtean Hernani BHIko 2. batxilergoko ARTEko ikasleek konfinamendu garaian egindako bideoa.

_________________________________________________________________________