ORDUTEGIA 22-23

 

Hernani BHIko Gela Egonkorra 2017-2018 ikasturtean ireki zen. Gipuzkoa mailan DBHko ikastetxeetan Gela Egonkor publiko gutxi batzuk daude eta Hernanikoa ordutik aurrera funtzionamenduan dago. Bertan Hernaniko eta inguruko herrietako (Andoain, Billabona...) ikasleak hartzen ditu.

 

GELA EGONKORRA:

 

Gela Egonkorra garapenean asaldurak dituzten ikasleentzako gela da. Bertan, ikasle bakoitzak dituen premien araberako laguntza jasotzen du.

Gela honetan aritzen diren espezialisten perfila honakoa da:

 

  • Pedagogia terapeutikoko bi irakasle.
  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista bat gutxienez.
  • Haurren beharren arabera, logopeda eta fisioterapeuta.
Gela Egonkorrean 12 eta 16 urte bitarteko ikasleak egon daitezke. Gehienez 5 ikasle egon daitezke gela mota hauetan. Ikasle hauek egiten duten egutegia eta ordutegia DBHko ikasleen berdina da. Desberdina dena metodologia, lan motak, erabiltzen den materiala eta ekipamendua.
 
Honen ondorioz, argazkietan ikusten den bezala, ikasgelak ez du ikasgela arrunt baten itxura bera. Gela Egonkorraren helburu nagusiak ikasleei ikaskuntza funtzionalak eskaintzea eta autonomia garatzen laguntzea dira, etorkizunean ahalik eta autonomoen izaten ikasteko.