LABORATORIUM MUSEOA
Batxilergoko hainbat ikasle Laboratorium museoan eta Bergarako eraikuntza deigarrietan ibili dira, Euskal Herriko zientziaren sorlekua kokatu eta kultura zientifikoaz jabetzeko.
ITURMENDI KOBAZULOA
Azaroaren 22an batxilergoko geografiako ikasleak Iturmendi kobazuloan egon ginen. Gainera inguruko paisaia karstikoaren eredu bikainak ikusteko aukera izan genuen Felix Ugarte espeleologia taldekoen azalpenekin.
IRUNGO HARRERA SAREA
Azaroaren 20an, Batxillergoko lehen mailako ikasleek Irungo Harrera Sarekoekin izan zuten topaketa bat: Gurutze Gorriaren aterpea, Arropategia, San Juan Plaza eta Irun-Hendaiako mugan izan ziren migranteen gorabeherak bertatik bertara ezagutuz.
SARRIONANDIA
Azaroaren 17an, Batxillergoko bigarren mailako ikasleek eta lehen mailako Literatura Unibertsalekoek Joseba Sarrionandiarekin topaketa bat izan zuten gure Institutuan Hernaniko Liburutegiarekin lankidetzan.
BIDASOA 2018-2013
Azaroaren 16an Batxillergoko lehen eta bigarren maila ikasle guztiek "Bidasoa 2018-2023" dokumentala ikusi zuten Hernaniko Biteri Kultur Etxean Bidasoa eskualdeko migranteen errealitateaz jabetzeko.
GEOLOGIA
Ikastetxean ikasitako geologia edukiak eta Euskal Herriko geologiaren garrantzia baloratzeko asmoarekin, 1.batxiko ikasleek Luberri geologia museora eta Arditurriko meategietara egin dute bisita.
KOMIKIAK
Hernani BHI-ko DBH2ko ikasleek Hernanikomik programaren barruan antolatutako Komiki tailerrean hartu dute parte, Ainara Azpiazu "Axpi" komikilari eta ilustratzailearen gidaritzapean.
Zientzia astea
Zientzia astearen argazki geologiko lehiaketan parte hartu dugu eta Hernani BHIra bi sari ekarri ditugu. 1.Batilergoko ikasleen artean bigarren saria Leire Perezek lortu du eta hirugarren saria Iaria Mugikak. Zorionak artistak!!


POESIA
Irailaren 27an, "Hitz Andana" kultur ekitaldiaren barnean, 2. Batxilergoko ikasle batzuek parte hartu zuten Biterin kultur etxean poesia errezitaldi batean hainbat poeta ezagunen artean.