ZER DA HIZKUNTZA PROIEKTUA?

Ikastetxeko hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen ditu Hizkuntza proiektuak, haien trataerari koherentzia emateko. Hizkuntzekiko lan-tresna integrala da ikastetxearen komunikazio-testuinguru osoari eragingo diona (ikas-irakaskuntzei, eskolako zein ikastetxea txertatuta dagoen gizartearekiko harremanei).

Hizkuntza taldea. Berritzegune Nagusia

 

Ikastetxe bakoitzak, hizkuntzen irakaskuntzarekin eta erabilerarekin lotutako alderdi guztiak ondo planifikatzeko, Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua egin behar du. Ikaskuntza prozesu osoan hizkuntzak irakastearekin eta erabiltzearekin lotutako irizpideak garatu behar ditu Proiektu horrek, bai eta Hezkuntza Proiektuan jaso ere, eta bestalde, Curriculum Proiektuan hizkuntzen trataera ere zehaztu behar du. Halaber, ikastetxeko dokumentu guztiek hartu beharko dituzte oinarri Proiektuan jasotako erabakiak.

(Heziberri 2020)

Euskalduna eta Eleanitza

 

 

Euskara da euskal kulturaren ardatza. Horregatik, euskara ikasketa-hizkuntza izateaz gain, eskola-bizitzako hizkuntza izango da. Eskolako jardueren hizkuntza nagusia eta sozializazio esparru esanguratsuenetan integrazio hizkuntza da. Horretarako, besteak beste, Normalkuntza Plana izango dugu indarrean.

Euskaraz bizitzea izango dugu helburu; horretarako, komunitatea osatzen dugun kide guztion motibazioa, ezagutza eta erabilera elikatuz eta indartuz. Kanpo harremanetarako ere euskara lehenetsiko da.

Derrigorrezko irakaskuntza amaitutakoan ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialak ongi ezagutu behar dituzte ahoz zein idatziz bietako edozeinetan komunikatzeko. Era berean, gutxienez atzerriko hizkuntza batean, oinarrizko komunikazio gaitasunak garatuko dira.

HERNANI BHI

IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

 

     

 

 

 

Ikasleek euskara ardatz nagusitzat hartuta, Derrigorrezko Hezkuntzaren amaieran euskaran eta gazteleran maila aurreratua lortzea eta nahikoa ingelesean, eta baita 4. hizkuntza ikasteko aukera izatea ere. Euskarak lehentasuna behar du, berdintasuna lortzeko, bi hizkuntza ofizialak jakin eta erabil ditzaten. Era berean, Ebazpenak hobekuntza bultzatu nahi du atzerriko hizkuntzan eta horretarako bi bide proposatzen ditu: atzerriko hizkuntzako prestakuntza irakasleentzat eta Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua.

2014ko ekainaren 27ko EBAZPENA, 7. artikulua

 

IKASTETXEAN ZER?

 

Euskara oinarri hartuta, eleaniztasunerantz

 

Hernani BHIk bi ikasturteko proiektua abiarazi zuen 2014-2015ean eta 2015-2016 ikasturtean aurrera egin du Hizkuntza Proiektua landu eta osatzen. Helburu dira hizkuntzen gaitasunak oro har hobetzea eta eleaniztasuna bultzatzea, bereziki euskararen gaitasun maila eta ikasleen atzerriko hizkuntzarena igotzea. Hala jasotzen da ikastetxeko Hobekuntza Planetan eta UKPean.

 

Euskararen erabilerari dagokionez, ikastetxeak aspaldi onartua du Hizkuntza Normalkuntza Plana. HNPko Mintegian hartzen du parte eta urtero egiten du planaren jarraipena eta ebaluazioa. Batzordeak ere osatuak ditu, bai ikasleekin eta baita guraso eta irakasleekin ere plana eguneratu eta euskararen normalkuntzaren arloan hainbat jarduera aurrera eramateko.

Atzerriko hizkuntzari dagokionez, hauek dira ikastetxearen egitasmoak azken urteetan:

 

 

 

Jarduerak (ikasle taldeak, mailak) 2014-15 Eleaniztasuna

2014-2015 ikasturtea

Etapa

Maila

Hizkuntza ingelesa

gaia

Ingelesa orduak

Batxilergoa

1

X

Ekonomia

1

Batxilergoa

1,2

X

AKI (Ahozko Komunikazioa ingelesez)

1

Batxilergoa

1,2

X

Ahozkotasuna

Irakasle atzerritararekin

(irakaslearen antolaketa)

DBH

3,4

X

Ahozkotasuna

Irakasle atzerritararekin

(irakaslearen antolaketa)

Batxilergoa

1,2

frantsesa

Aukerako gaia

2

DBH

3,4

frantsesa

Aukerako gaia

2

 

 

Jarduerak (ikasle taldeak, mailak) 2015-16 Eleaniztasuna

Etapa

Maila

Hizkuntza ingelesa

gaia

Ingelesa orduak

Batxilergoa

1

X

Literatura Unibertsala

4

Batxilergoa

2

X

AKI (Ahozko Komunikazioa ingelesez)

4

Batxilergoa

1,2

X

Ahozkotasuna

Irakasle atzerritararekin

(irakaslearen antolaketa)

DBH

3,4

X

Ahozkotasuna

Irakasle atzerritararekin

(irakaslearen antolaketa)

Batxilergoa

1,2

frantsesa

Aukerako gaia

2

DBH

3,4

frantsesa

Aukerako gaia

2

Batxilergoa

1,2

X

Comenius programa

ingelesez

DBH

3,4

X

Teknologia eta Etika

CLIL modulua

Batxilergoa

1

X

Anatomia

ingelesez

 

Irakasleen prestakuntza atzerriko hizkuntzetan:

 

CLIL ikastaroa, B2tik gorako titulazioa duten irakasleentzat eta Ingeles mintegiko kideentzat.

 

Atzerriko hizkuntzan prestakuntza saioak, ingelesa B1 maila

 

Content and Language Integrated Learning. It refers to teaching subjects such as science, history and geography to students through a foreign language. This can be by the English teacher using cross-curricular content or the subject teacher using English as the language of instruction.

 

 

Atzerriko hizkuntzan prestakuntza saioak, frantsesa A2-B1 maila

 

Bestelako prestakuntzak eta lantaldeak (Berritzeguneko Mintegia, Ikastetxeko Hizkuntzen Trataera Bateratua lantaldea)