ORDUTEGIA 22-23:

Hernani BHIko ZI gela 2017-2018 ikasturtean ireki zen. Bertan, Hernaniko eta bere inguruko herrietako (Lasarte, Zizurkil,...) ikasleak hartzen ditu.

Gela mota hauetan 16 eta 20 urte bitarteko ikasleak egon daitezke. Gehienez 10 ikasle egon daitezke Zereginetan Ikasteko Geletan.

 

ZI GELA:

 

Zereginetan Ikasteko Gela, garapenean asaldurak dituzten ikasleentzako gela da. Bertan, ikasle bakoitzak dituen premien arberako laguntza jasotzen du.

Gela honetan aritzen diren profesionalen profila honakoa da:

  • Pedagogia terapeutikoko irakasle bat.
  • Gizartearentzako zerbitzuetako irakasle bat.
  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista bat, gutxienez.
  • Ikasleen beharren arabera, terapeuta okupazionala eta fisioterapeuta.

 

 

ZI gelako helburu nagusia, ikasleari etorkizunean era autonomoan bizi ahal izateko erreminta desberdinak garatzen laguntzea da.

 

Horretarako arlo hauek lantzen ditugu:

  • Arlo akademikoa: oinarrizko ezagutzak.
  • Arlo profesionala. Tailer desberdinak: sukaldaritza, lorezaintza, zurgintza, eskulanak...

 

Hau guztiaz gain, ikasleak gela arruntetan txertatzen saiatzen gara, bakoitzaren ezaugarri eta nahiak kontuan hartuz.